Bizilekuagatik Espainiako nazionalitatea lortzeko prozedura berria indarrean sartzean, 2015eko urrian, izapide hori hasi nahi duten atzerritarrek gainditu egin beharko dituzte espainieraren diploma atzerriko hizkuntza gisa lortzeko azterketa (DELE, A2 maila edo goragokoa) eta Espainiako Konstituzioa eta Espainiako gizarte- eta kultura-errealitatea ezagutzen dituztela egiaztatzen duen proba: CCSE (Espainiako ezagutza konstituzionalak eta soziokulturalak).
Esparru horren barruan, eta interesdunei proba horiek prestatzen laguntzeko, DELE eta CCSE azterketak prestatzeko klaseak antolatzen dira.
Harremanetarako telefonoa: 944 657 091