Euskara indartzeko saioak

Euskara indartzeko programa
ZER DIRA EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK?

Durangoko Udaleko Euskara eta Immigrazio Sailen zeharkako lankidetzaren barruan, urtero Euskara indartzeko saioak antolatzen dituzte.

Durangoko eskoletan ikasten ari diren 5 eta 16 urte bitarteko ume eta gazte etorkinei zuzenduta dago egitasmo hau, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei, hain zuzen ere. Errefortzu hauen helburua euskara ikastea, kideen arteko harreman naturalean, ekintza eta tailer ludikoen bidez.

NOIZ EGITEN DA?
  • Ikasturtero, urritik maiatzera
NOLA HARTU DEZAKET PARTE?
  • Itxastetxea harremanetan jartzen da errefortzu hori behar duten eta baldintzak betetzen dituzten ikasleen gurasoekin (azken 3 urteetan udalerrira iritsitako ikasleak).