"Hitz Egidazu" programak atzerritarren alfabetatze eta hizkuntza-ikaskuntzako prozesuei laguntzeko baliabidea izan nahi du, bai eta kulturarteko praktika sustatzeko espazioa ere.
Hizkuntza-harrerako programa bat da, eta hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera sustatzea du helburu, interakzio-testuinguru informaletan. Bestalde, atzerritarren eta bertakoen arteko trukea eta harremana sustatzea ere badu helburu, izan ere, etorkinak beren gizarte-ingurune hurbilenean integratzera bideratuta dago, hizkuntzak identitate sozialaren faktore gisa eta giza interakzioen erregulatzaile gisa duen garrantziagatik.
PARTE HARTU NAHI BADUZU, IZENA EMATEKO ORRIA BETE ETA HAZ-ERA ERAMAN!!!
BOLUNTARIOA-IZENA EMATEKO ORRIA 2025
IKASLEA-IZENA EMATEKO ORRIA 2025
Parte-hartzaileen iritziak:
