El Salvador

El Salvador

Proiektuaren izena: EDATEKO URAREN HORNIDURA ETA SANEAMENDUA EL SALVADORREKO MORAZAN DEPARTAMENTUKO JOCOAITIQUE HERRIAN.

Jocoaitique udalerria Morazan departamentuan kokatuta dago, eta departamentu-burutik 50 km-ra eta San Salvadorretik 250 km-ra dago. Hirigune txiki bat da, eta bertako biztanleei azaleko ur-iturburuetatik iristen zaie ura. Heltzen zaien horrek ez ditu euren beharrak asebetetzen.

Konponbide bat emate aldera, Jocoaitiqueko Udalak putzu bat eraikitzeko saiakera egin zuen, baina arazoak izan zituen eraikuntzarekin eta baita instalazio elektrikoarekin ere.
 
Euskal Fondoa elkartea, Durangoko Udalarekin batera, Jocoaitique udalerria laguntzen saiatuko da. Horretarako, ponpaketa-ekipoaz eta instalazio elektrikoaz arduratuko da, ponpaketa-etxola eta lur-eremuaren hesia eraikiko ditu, eta putzutik depositura doan linea aduktorea jarriko du. Horrez gain, 150 m3-ko despositua eraikiko du, eta banaketa-sarea ere hobetuko du.

Modu horretan, Jocoaitiqueko komunitateetako ur-hornidura eta saneamendua hobetu nahi dira; herritarren artean ur kutsatuaren kontsumoak eragindako gaixotasunen eta gaitzen indizea murriztu ahal izateko, eta edateko ur jasangarriaren zerbitzurako sarbidea errazteko.