GIZARTE EKINTZA
SAHARAR HERRIARI LAGUNTZA
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa 1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zen, Espainiako armada lurraldetik erretiratu ondoren, eta gaur egun laurogeita bi herrialderen onarpena du.
Espainiaren kolonizazioa amaitu ondoren, Marokoren okupazioa gertatu zen. Marokorekin izandako gerrak, Espainiak egindako legezkotasunik gabeko akordioek eta nazioarteko erakundeek gatazka konpontzeko egindako arrakastarik gabeko ahaleginek milaka pertsona erbesteratu zituzten Aljeriako basamortura. Pertsona horiek oraindik ere zaurgarritasun-egoeran eta pobrezian bizi dira.
Gaur egun, berrehun mila errefuxiatu inguru bizi dira Tindufeko kanpamentuetan. Gainera, eremu horretan giza baliabide eta baliabide materialik ez dagoenez, errefuxiatuak erakunde humanitarioen laguntzaren menpe geratzen dira.
Durangoko Udalak saharar herriari laguntza humanitarioa emateko konpromisoa hartu zuen Aiumeko Hilayan dagoen Dorako Dairarekin senidetuta.
Udalak ekonomikoki laguntzen du zenbait programa eusten, baina herritarrak Saharako gatazkaz eta bertako biztanleek beren lurraldean bizitzeko duten eskubideaz sentsibilizatzea ere nahi du.
Bestalde, Udalak, Durangoko Rio de Oro eta Hamadako Izarra elkarteekin elkarlanean, honako proiektu hauek babesten ditu: