Karabana solidarioa

Karabana solidarioa

Urtero, elikagaiak biltzeko kanpaina bat egiten da Durangaldean, eta kamioietan eramaten dira errefuxiatuen kanpalekuetara.
Kanpaina ikastetxe eta supermerkatuetan egiten da, eta 24.000 kg inguruko laguntza humanitarioa erosita osatzen da. Era berean, elikagaiak garraiatuko dituen eta Saharako herriari emango zaion bigarren eskuko kamioi bat erosten da.
Proiektu honek saharar errefuxiatuen bizi-kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzea du helburu, eta baita giza-talde zaurgarrienek pairatzen duten desnutrizioaren ondoriozko gaixotasunak murriztea ere.