2016an Durangoko lau gazte Kobanera joan ziren, Siriako iparraldean dagoen Rojava eskualdeko hirira. Hiria Estatu Islamikoa talde jihadistatik askatu berri zuen. Kobane herriak erakutsitako erresistentzia epikoa izan zen, eta emakumeen papera, erabakigarria.
Bidaia horren eta Kobaneko alkateordearekin izandako bileren emaitza Durango eta Kobane hiriak senidetzeko eskaera izan zen. Izan ere, faxismoak bonbardatutako lehen eta azken hiriak ziren. Horrela, Durango Kobanerekin anaitu zen 2017an.
Senidetze horrek bi hirien arteko loturak indartzea zuen helburu, batez ere, alde bateko eta besteko emakumeen artekoak. Ildo horretan, Udalak eta Suargi Elkartea gobernuz kanpoko erakundeak lehen hitzarmena sinatu zuten, akademiarekin eta Kobaneko Emakumeen Etxearekin lan egiteko.
Kobaneko eremu kurduan Suargi elkartearekin sustatzen diren proiektuak eskualdeko emakumeen mugimenduarekin koordinatzen dira, bereziki, Kongra Star erakundearekin. Kongra Star emakumearen ikuspegia aztertu eta lantzen duten talde guztiak biltzen dituen aterki erakundea da.
2018an, Durangok, Suargi elkartearen bidez, Durangoko emakumeek osatutako ordezkaritza bat bidali zuen Kobanera. Bertan eskualdeko emakumeekin bilerak egin ziren eremu guztietan, Kongra Starrek egindako lana hobeto ezagutzeko eta Durangok lagundutako programen berri bertatik bertara izateko
Ordutik, Suargi elkarteak bi hirietako emakumeen arteko harremanak lantzen jarraitzen du, loturak sendotuz eta elkarrekin ikasteko espazioak sortuz.