Durangoko Udalak giltzak gordetzeko zerbitzu bat eskainiko du Udaltzaingoan, batez ere adinekoentzat.
ZERTARAKO SORTZEN DA ZERBITZU HAU?
Zerbitzuaren helburua arrisku-egoerak sortzen direnean etxebizitzetara sartu ahal izatea da, adineko pertsonen senideak kanpoan daudenean edo denbora laburrean bertaratu ezin direnean.
Horrelako kasuetan, udaltzainek etxebizitzarako sarrera erraztuko diete larrialdi-zerbitzuei, sortzen diren kalteak saihesteko eta adineko pertsonari azkar lagundu ahal izateko.
NOLA ERABILI DEZAKET ZERBITZU HAU?
Eskaera-inprimakia Udaleko Gizarte Ekintza Arloan bete behar da, aldez aurretik telefono honetara deituz: 944 657 091.