| NON ETA NOLA ESKATZEN DA ZERBITZUA | | ZENBAT BIDAIA EGIN DAITEZKE |
| Eskabide orria bete (I.eranskina) eta Durangoko Adinekoen Udal Zentroan aurkeztu: - P.P. Astarloa, 1
- Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
- Telefonoa: 94 465 74 51
- Emaila: adintek@durango.eus
| | - Gehienez 22 bidaia egin daitezke 2 hilean behin.
- Larrinagatxu, Momotxo eta Eguzkitza inguruetan bizi diren pertsonak gehienez 28 bidaia egin ahal izango dituzte 2 hilean behin.
| |
| NORK ERABILI DEZAKE | |
| ZENBAT BALIO DU BIDAIA BAKOITZAK |
- Durangon erroldatuta dauden 76 urte edo gehiagoko pertsonek.
- Durangon erroldatuta dauden eta Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasun edo mendekotasun gradua aitortua dutenek.
| | - Bidaia bakoitzak 11 euroko kostua du edo 16 eurokoa (taxi egokitua).
- Erabiltzaileak 2 euro ordainduko du lekualdaketatik eta Udalakbere gain hartuko du diferentzia.
- Eskabidea kudeatu ondoren, erabiltzaileari Taxilagun identifikazio-txartela emango zaio, eta txartel horrekin bonuak zentroan bertan erosi ahal izango dira.
- Bonu bakoitza baidaia bati dagokio.
|
| AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK | |
- Eskabide-orria beteta.
- Eskaera orrian sinatzen duen pertsonaren eta ordezkatuaren NANen fotokopiak.
- Bizkaiko Foru Aldundiko ebazpena/txartela non mendekotasunaren edo desgaitasunaren egoera agertzen den.
- Familia-liburuaren fotokopia (18 urtetik beherakoen tutoreei dagokienean).
ZEIN BIDAIA EGIN DAITEZKE - Udalerri barruko joan-etorriak, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:00etara, urte osoan, abuztuan izan ezik.
- 15:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegirako eskatutako bidaiak egiteko, esleipendunak prest egon beharko du.
| | NOLA ERABILI BEHAR DA ZERBITZUA |
| | - Bidaia bat egiteko adierazten den telefonora deitu beharko da, 747.416.778, 7:30etik 20:00etara ordutegi barruan.
- Zerbitzua txartelean adierazten den telefonoaren bidez bakarrik eskatu ahal izango da. Taxi-lagun zerbitzua gutxienez bidaia egin baino 2 ordu lehenago eskatuko da.
- Bidaia 9:30ak baino lehen egingo bada, bezperan eskatu beharko da, 20:00ak baino lehen.
- Aldez aurretik eskatu gabe ere erabili ahal izango da, baina, kasu horretan, esleipenduank prestasuna izan beharko du, eta ez da inola ere zerbitzua bermatuko.
- Bidaia egin aurretik, identifikazio-txartela erakutsiko zaio taxilariari, eta taxi-bonua emango zaio, 2 euroko ordainketari dagokiona.
|