Diru-laguntza honen bidez, Durangoko udalerriko 75 urte edo gehiagoko pertsonen etxebizitzen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu nahi dira.
LAGUNTZA EKONOMIKOAK HONAKO HOBEKUNTZA HAUEK EGITERA BIDERATUKO DIRA:
- Etxebizitzaren instalazio elektrikoa
- Bainuontziaren ordez dutxa jartzea
BALDINTZAK:
- 75 urte edo gehiago izatea.
- Durangon bizitzea eta, gutxienez, azken bi urteetan jarraian erroldatuta egon izana eskabidearen xede den etxebizitzan.
- Etxebizitzaren jabe izatea, edo, gutxienez, % 50aren usufruktua izatea. Lehen mailako ondorengoekin bizitzea posible da, gutxienez 10 urtez.
- Etxebizitza-errentariak izanez gero, ohiko etxebizitza izatea gutxienez 10 urtez, eta gastuaren erantzule izatea.
- Egoitzetako foru-zerbitzu publikoan sartzeko eskaera eginda ez izatea.
- Bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak urtean 21.000 euro gordin baino gehiago ez izatea.
- 30.000 eurotik gorako kapital higigarririk ez izatea.
- Durangoko Udalaren zergen, tasen, arbitrioen eta zehapenen ordainketak egunean izatea.
ESKAERAK:
- Durangoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Barrenkalea 17).
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein lekutan.
INFORMAZIO GEHIAGO
- Deitu teléfono honetara 944 657 091 - Gizarte Ekintza Saila