Etxez etxeko janari banaketa

Etxez etxeko janari banaketa

Pertsona nagusiei euren etxeetan nutrizio egokia eta orekatua izaten laguntzea da helbura.

HEMEN INFORMAZIO GEHIAGO

NORI ZUZENDUTA DAGO
  • Durangon erroldatutako 80 urtetik gorako pertsonak.
  • Durangon erroldatutako 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun-egoeran daudenak.
 
Bazkaria zentralizaturiko sukalde batean prestatu eta segurtasun zein higiene baldintzak betetzen dituen ibilgailu egokituan bananduko da.
ZER EGIN BEHAR DUT ETXEZ ETXEKO JANARI-ZERBITZUA ERABILI AHAL IZATEKO?

Jantoki-zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da zerbitzuan alta ematea. Altak adinekoen udal-zentroan eskatuko dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • ESKAERA ORRIA
  • Nortasuna egiztatzen duen agiriaren fotokopia  (NAN).
  • Pentsioaren zenbatekoa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.
  • Bankuko kontu zenbakiaren ziurtagiria. Banku-orria
  • Mendetasun-egiaztapenaren fotokopia (hala badagokio).
  • Zerbitzua denbora jakin baterako eskatzen bada, mediku-txostena.
  • Alergia edo intolerantzia kasuetan medikuaren agiria. 
  • Pentsioaren zenbatekoa egiaztatzen duen agiria.
MENUAREN PREZIOA ETA ORDAINTZEKO MODUA

Menuaren prezioa aldatu egiten da jasotako pentsioaren arabera. Zenbatekoa zehazteko, pentsioaren 12 ordainsariak hartuko dira kontuan.

FAMILIA UNITATEA PERTSONA 1 BADA

Hileko pentsioa

Menuaren prezioa
900 € baino gutxiago 5,20 €
900 € baino gehiago 7,20 €

 

2 PERTSONA

Bi pertsonen pentsioaren batura, hileko  Menuaren prezioa 
1.500 € baino gutxiago 5,20 €
1.500 € baino gehiago 7,20 €

 

ORDAINTZEKO MODUA
Zerbitzuaren ordainketa hilaren amaieran egingo da, eta udala arduratuko da erabiltzaileei banku bidez kuota kobratzeaz, bakoitzaren tarifak eta zerbitzu egunak kontuan hartuz.
ZER EGIN BEHAR DUT MENUA ESKATZEKO? 
  • Bazkari zerbitzua urteko egun guztietan eskainiko da. Banaketak bi egunetan egingo dira: asteartetan (asteazken, ostegun eta ostiraleko menuak banatuko dira) eta ostiraletan (larunbat, igande, astelehen eta astearteko menuak).
  • Menuak gutxienez 2 asterorako aukeratu behar dira.
  • Nahiz eta zerbitzua egunerokoa izan, astero gutxienez 5 eguneko menua eskatu beharko da.
  • Familiaren ardura izango da bitartekariari aukeratutako menuaren berri helarazteaz, telefono honetara deituz: 946 200 438 Adinekoentzako kafetegia.  

INFORMAZIO GEHIAGO

  • DURANGOKO ADINEKOEN EGOITZA- 944 657 451
  • ADINEKOENTZAKO KAFETEGIA - 946 200 438
  • adintek@durango.eus