Suteen prebentzioa

Suteen prebentzioa
ZERTZAN DATZA ZERBITZUA

Suteak prebenitzeko zerbitzuak adineko pertsonen etxebizitzak babesteko aukera ematen du, sute bat izateko arriskua minimizatuz, ke edo su gehiegi dagoela detektatzen baitu. Prebentzio-zerbitzu horrek, gainera, balizko arrisku-fokuak identifikatzen ditu, eta pertsonak sentsibilizatzen ditu gas-instalazioak, instalazio elektrikoa, aireztapena, berogailuak eta gainerako ekipamenduak zaintzearen eta eguneratzearen garrantziaz.

Honetan datza:

  • Etxean suteen aurkako detektagailuak jartzea.
  • Etxebizitzaren arriskuen azterketa egitea.
  • Etxebizitzaren krokis xehatuak egitea, larrialdietan ebakuazioak errazteko.
NORI ZUZENDUTA DAGO
Bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren 80 urtetik gorako pertsonentzat, sutea izateko arriskua nabarmen handitzen duten kolektiboentzat.
 
DOAKO ZERBITZUA

Detektagailua jartzea eta ondoren urtero mantentzea doakoa da, eta Udalak hartzen du bere gain kostu osoa. Hala ere, beharrezkoa da erabiltzaileak aldez aurretik baimena ematea.

ZERBITZUKO ALTAK

Gutun baten bidez, herritarrei zerbitzuaren ezaugarriak azaltzen zaizkie, eta harremanetarako telefono bat ematen zaie hitzordua zehazteko.

MANTENTZE-LANAK

Erabiltzaileei telefonoz deitu eta hitzordua adosten da, detektagailuari pila berria jartzeko eta hura garbitzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO
  • DURANGOKO ADINEKOEN EGOITZA - 944 657 451
  • Pedro Pablo Astarloa 1, 2ndo. 48200 Durango, Bizkaia
  • adintek@durango.eus