Oporrak bakean

Oporrak bakean

 

Udako hilabeteetan Durangoko familiek haur sahararrak hartzea da Oporrak Bakean programaren helburua. Egonaldia aldi baterako harrera-erregimenean egiten da, eta familia horiek haurren ostatuaz, mantenuaz eta heziketaren zati batez arduratzen dira.

Haurrak udako kolonia batera ere etorri daitezke, harrera egiteko familia nahikorik ez badago.

Proiektuaren helburua da Saharako neska-mutilei beren osasuna hobetzeko aukera ematea, dieta eta azterketa medikoak hobetuz, basamortuko tenperatura altuetatik irteteko aukera emanez, beste kultura bat eta beste hizkuntza bat ezagutzea ahalbidetuz eta, oro har, adingabe horien gabezia nagusiak betez. Izan ere, zenbait hilabetez kanpamentuetako baldintza gogorretatik urrun bizitzeko aukera dute.