Zergak eta Tasak

Udal tasak

Tasak, ondasun edo baliabide publiko baten erabilera egiteagatik ordaintzen dira. Zergarekin duen desberdintasun nagusia da, tasa bat ordaintzen denean, administrazioaren partetik zerbitzu bat jasotzen dela edo baliabide publiko baten erabilera baimentzen dela.

NORK ORDAINDU BEHAR DITU TASAK?

Ondasun edo baliabide publikoaren erabilera egin edo udalak egindako zerbitzu edo jardueraren baten onuradun diren pertsonek ordaindu behar dituzte.

NOLA KALKULATZEN DIRA TASEN ZENBATEKOAK?

Udalak Ordenantza Fiskalean jasotzen ditu tasaren zenbatekoak. Horretarako, tasa bakoitzaren izaera aintzat hartuko du eta dagokion zerbitzu edo prestazioa ezartzeko azterketa ekonomiko eta tekniko espezifikoak egingo ditu.

Hauek dira Durangoko Udalak, hiru multzo nagusi osatuz, Ordenantza fiskalean jasota dituen Tasak:

 

  • UDAL-JABETZA PUBLIKOA OKUPATZEKO TASAKHemen jasotzen dira besteak beste:

    1. Hesiak, andamioak, eskorak, astoak, etab. erabilera publikoko lursailetan jartzea. 

    2. Ibilgailuak finketara sartzeko sarbideak (Vado) eta bide publikoan aparkalekuak erreserbatzea.

    3. Jabego publikoa hainbat instalazioekin okupatzea. Hala nola, Tabernetako “terraza-beladoreak”, kutxazainak, markesinak, erakuslehioak, barrakak, eta oro har jabari publikoaren aprobetxamendua eginten duen edozein instalazio.

    4. Hegalkinak eta lur-azpia modu pribatuan edo aprobetxamendu bereziz erabiltzea.

    5. Hornikuntza-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, egiten duten lurzoruaren, lur-azpiaren edo hegalkinen aprobetxamendua.

    6. Ibilgailuak udalerriko zehaztutako kaleetan (TAO gunea) aparkatzeko tarifak.

    7. Udal hornidura Merkatuko postuen erabilera.